XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
2.4.
Besterik?Kolorearen arazoa aztertzen, bere konplexutasuna dagoeneko agertu izan da eta, zentzatzio bat denez, fisikoki bere izan-eza agerian badago ere
Hau eginda, kolore munduan barrena orientatzeko nahikoak ei diren galde diezaiokegu geure buruari eta ikusitakoak gutxietsi gabe, nere aburuz koloreen alde batzu ez dira sartzen, edo zail samar sartuko lirateke, ikuspuntu hauetan.
Bakar batean baino gehiagotan sartzen direnak asko dira, jakina, eta pintura aipa dezakegu hauetariko kasu bat bezala: begibistako alde fisikoan zein (pigmentoak direla) kimikoan, eta bestalde, sortzen diren inpresioak-eta, fisiologikoan zein (hautematearen prozesua dela eta) psikologikoan.
Eta hala eta guztiz ere marko honetan sartzeko, kolorearen errealitatea handiagoa delakoan nago.
Errealitateko fenomeno bezala hartu eta ebakipena egin diogu bere alde nabarmenak aztertuz, baina eguneroko errealitatean fenomeno konplexu honen beste alde batzu aztertzeke gelditu direla uste dut.
Non sartuko litzateke bada (muturreko kasua izanda ere) Agustín García Calvok itsuentzat planteiatzen duen koloreen errealitatea?:
Eta itsuekin jarraituz, esandakoari ezin diezaizkiokegu gehitu beste batzu, inongo zalantzarik gabe ezagutuko lituzketenak? (...)